Txirrindularitza
Suitzako Itzulia
Portek aldea ireki du sailkapenean; etapa nagusia, Andersentzat
Agentziak | Erredakzioa
BMCko australiarrak azken igoeran jo du erasoa, eta segundoak sartu dizkio aurkariei, baina ezin izan du danimarkarra harrapatu.
Soren Kragh Andersenek (Team Sunweb) irabazi du Suitzako Itzuliaren 6. etapa, eta Richie Portek (BMC) garaipena lortzeko faboritoa dela baieztatu du.
32 segundo da orain australiarrak sailkapen orokorrean daukan aldea. 2 kilometro falta zirenean, atzean utzi ditu faborito guztiak. Ezin izan du daniarra harrapatu, baina lasterketa irabazteko faboritoa dela erakutsi du.
Gommiswaldeko mendateak (3. maila) eman dio bukaera 186 kilometroko jardunaldiari; tartean, kategoriaz kanpoko bi mendaterekin.
Gorka Izagirre (Bahrain-Merida) eguneko ihesaldian sartu da. Ia 4 minutuko aldea izatera heldu da, baina BMCk 1' 27''-an utzi du azken igoeraren hasierarako.
Mendate gogorretan ez da borrokarik izan faboritoen artean, baina Goomiswalden, Movistarreko txirrindulariek elkarren arteko kolpeekin hasi dute, baina eraso ona lasterketako liderrarena izan da. Atzean utzi ditu denak.
Garaipena ihesalditik geratu diren seiren artean egon da, eta azkenean, Andersen bakarrik helmugaratu da. 10 segundo atzetik Nathan Haas (Katiuxa) heldu da, eta 24 segundora, Izagirre.
SAILKAPENA