Itxi

Txirrindularitza

Dauphine, 7. etapa

Geraint Thomasek irabazi du sailkapen nagusia, eta Adam Yatesek azken etapa

Agentziak | Erredakzioa

Yatesek azken metroetan jo du erasoa eta aurretik zihoan David Navarro harrapatu eta atzean utzi du etapa garaipena lortzeko.

1:27

Geraint Thomasek ondo baliatu du Sky taldeak egindako lana eta Dauphine Criteriuma irabazi du. Azken etapako garaipena beste britainiar batek lortu du, Adam Yatesek hain zuzen, helmugarako 100 metrora egindako erasoari esker. Dani Navarrok bigarren postuarekin konformatu behar izan du, garaipena esku-eskura izan ostean.

Yates Navarroren atzetik joan den taldean ibili da, Thomas liderrarekin batera, indar askorik gastatu gabe. Azken momentuan erasoa jo eta iheskideak atzean utzi ditu. Ondoren Navarro harrapatu eta Cofidis taldekoa ere atzean utzi du, espainiarrak garaipena oso gertu zuenean.

Sailkapen nagusian, Geraint Thomasek minutuko aldea atera dio Yatesi eta 1:47koa Romain Bardet frantziarrari. Dani Navarro bederatzigarren izan da, 4:31ra.

Zazpigarren eta azken etapak 136 kilometro izan ditu Moûtiers eta Saint-Gervain Mont Blanc artean. Geraint Thomasen aurretik, Bradley Wiggins eta Chris Froome britainiarrek irabazi dute Dauphine lasterketa. Wigginsek 2011 eta 2012an, eta Chris Froomek 2015 eta 2016an.