Txirrindularitza
Dauphine Kriteriuma
Impey nagusitu da lehen esprintean eta Kwiatkowskik jarraitzen du lider
Erredakzioa
Mitchelton Scott taldeko txirrindulariak irabazi du Dauphine Kriteriumeko lehen etapa eta Michal Kwiatkowskik (Sky) eutsi egin dio lidertzari.
Daryl Impeyk (Mitchelton Scott) irabazi du Dauphine Kriteriumeko lehen etapa, Valence eta Saint-Just-Saint-Rambert artekoa (179 kilometro), eta Michal Kwiatkowskik (Sky) eutsi egin dio lidertzari.
Impey aise nagusitu da esprintean eta arazo gehiegi gabe gainditu ditu Julian Alaphilippe (Quick Step) eta Pascal Ackermann (Bora-Hansgrohe). Azken kilometroetan erasoak jo dituzte Marc Solerrek eta Vincenzo Nibalik, baina tropela bat eginda iritsi da.
Michal Kwiatkowskik jarraitzen du sailkapen nagusiko lehen postuan, Impey da bigarren 2 segundora eta Gianni Moscon (Sky) hirugarren, 3 segundora.