Itxi

Txirrindularitza

Romandiako itzulia

Omar Fraile izan da azkarrena lehen etapako esprintean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Santurtziko txirrindularia Sonny Colbrelli eta Rui Costa baino azkarragoa izan da helmugan. Gorka Izagirrek bosgarren egin du, irabazlearen denbora berarekin.

1:04

Omar Fraile (Astana) santurtziarrak irabazi du Romandiako Itzuliko lehenengo etapa, Friburgo eta Delemont artean jokatutakoa. 166,6 kilometroren ostean, bera gailendu da helmugako esprintean, eta, hartara, denboraldiko bigarren garaipena poltsikoratu du Itzuliko bosgarren etapan lortutakoaren ostean. Elastiko horiari dagokionez, Primoz Roglicek (Lotto Jumbo) jantzi du.

27 urteko bizkaitarrak ezustean harrapatu ditu tropeleko txirrindulari azkarrenak, tartean bigarren egin duen Sonny Colbrelli (Bahrain) eta hirugarren sartu den Rui Costa (UAE), eta nagusitasunez poltsikoratu du etapa, 4:03:42ko denborarekin.

Talde nagusia irabazlearen denbora berarekin helmugaratu da. Bertan zen Primoz Roglic ere, 2018ko Itzulia irabazi berri duen esloveniarra, eta bera da jarri da lasterketako lider Michael Matthewsen (Sunweb) lekua hartuta. Gorka Izagirrek bosgarren amaitu du etapa.

Roglicekin denbora berean berdinduta Rohan Dennis (BMC) australiarra dago. Horien atzetik da Geraint Thomas (Sky), lau segundora. Gorka Izagirre seigarren tokian dago, 8ra eta Jonathan Castroviejo, berriz, zortzigarren dago, 10 segundoko aldearekin.

Ostegunean, 173,9 kilometro egin beharko dituzte txirrindulariek, Delemont eta Yverdon-les-Bains arteko bigarren etapan.