Txirrindularitza
Alpeetako Tourra, 3. etapa
O'Connorrek irabazi du etapa faboritoen aurretik
Agentziak | Erredakzioa
Chris Froome laugarren tokian da jada 16 segundotara.
-
Ben O'Connor (Dimension Data)
Ben O'Connor (Dimension Data) australiarrak erdietsi du garaipena Alpeetako Tourreko 3. etapan; Ora eta Merano artean 138 kilometro burutu dituzte txirrindulariek.
Etapa amaitzeko hiru kilometroren faltan O'Connorrek erasoa jo eta bost segundogatik lortu du garaipena, atzetik faborito guztiak helmugaratu dira; Thibaut Pinot (Groupama FDJ) frantziarra da liderra.
4. jardunaldian, Chiusa eta Lienz artean, 134.3 kilometro egin beharko dituzte.