Itxi

Txirrindularitza

Debut en la temporada 2011

Euskaltelek Tour Down Underrean ariko den taldea jakinarazi du

Erredakzioa

Talde laranjak lasterketa honetan egingo du debuta 2011 denboraldian. Ruben Perez, Iñaki Isasi, Gorka Izagirre, Ivan Velasco, Miguel Minguez, Daniel Sesma eta Ion Izagirre dira aukeratuak.

Euskaltel-Euskadik Tour Down Under lasterketan ekingo dio 2011. urteko denboraldiari eta lasterketa honetan taldea osatuko duten zazpi txirrindulariak zeintzuk izango diren jakinarazi du.

Ruben Perez, Iñaki Isasi, Gorka Izagirre, Ivan Velasco, Miguel Minguez, Daniel Sesma eta Ion Izagirre dira txirrindulari aukeratuak Tour Down Underra korritzeko. Hau da Igor Gonzalez de Galdeanok egin duen hautaketa UCI Pro Tourreko lehen lasterketarako.

Euskal taldeak Gorka Izagirre eta Ruben Perez izango ditu esprintetarako, Isasiren terbetasuna balia dezake bukaera zailetarako, Velascoren aukera du igoeretan mugimendua balego eta taldeko lanerako Izagirre, Mínguez eta Sesma dauzka.