Itxi

Txirrindularitza

Flandriako Tourra

Terpstrak garaipen holandarra lortu du Flandriako Tourrean, 32 urte geroago

Agentziak | Erredakzioa

Quick Step taldeko txirrindulariak helmugatik 27 kilometrora jo du erasoa eta bera izan da lehena helmugan, Pedersen danimarkarraren eta Gilbert belgikarraren aurretik.

2:47

Niki Terpstrak irabazi du Flandriako Itzulia, holandar batek azken 32 urteetan lortzen duen lehen garaipena da, Ari Van del Poelek denboraldiko bigarren “monumentua” irabazi zueneatik.

Terpstrak Paris-Roubaix irabazi zuen duela lau urte. Gaur erasoa jo du helmugatik 27 kilometrora eta helmugan 11 segundoko aldea atera dio Mads Pedersen danimarkarrari. Hirugarren postua Philippe Gilbert Terpstraren taldekidea eta 2017ko irabazlearentzat izan da.

Hotza eta euria izan dira protagonista lasterketa osoan. Ibilbideak 267 kilometro izan ditu Amberesetik Oudenaardera, 18 horma eta galtzada-harrizko 13 tarterekin.

Lasterketa jokatu aurretik, Peter Sagan zen faborito nagusia. Munduko txapeldunak gante-Wevelgen irabaztetik zetorren, ‘Flandria txikia’ izenez ezaguna, eta bigarren garaipena nahi zuen duela bi urte lortutakoaren ostean.

Nibalik erasoa jo du helmugarako 27 kilometrora. Italiarra lehen aldiz izan da Flandrian, eta eraso horretan Terpstra gurpilera eraman du. Holandarrak E3 Harelbeeke irabazi du aurten, italiarra atzean utzi du eta aurretik zihoan hirukotearen bila abiatu da. Harrapatu egin ditu, baita atzean utzi ere.

Saganen eta tropeleko beste faboritoen ahaleginek ez dute ezertarako balio izan, eta azkenean Terpstra bakar-bakarrik iritsi da helmugara.