Itxi

Txirrindularitza

Dwars door Vlaanderen

Lampaertek bigarrenez jarraian irabazi du Flandrian Zehar klasikoa

Agentziak | Erreakzioa

Estekan irabazten duen lehenengo txirrindularia da Quick-Step Floors taldeko belgikarra.

  • Lampaert, garaile / EFE.

    Lampaert, garaile / EFE.

Yves Lampaertek (Quick-Step Floors) irabazi du Dwars door Vlaanderen lasterketa, eta estekan irabazten duen lehenengo txirrindularia da.

180,1 kilometroko ibilbidea bete dute txirrindulariek Roselare eta Waregem (Belgika) artean. Flandriako Tourraren atarikotzat hartzen da klasikoa.

Belgikarrak beste lau iheskideen nahastea aprobetxatu du. Helmugatik 600 metrora ikusi du bakarrik zihoala, iheskideek ahaztuta, eta ez du aukera alferrik galdu.

Euria eta haizea protagonista izan dira. 12 harresi igo behar izan dituzte (azkena, helmugatik 9 kilometrora).

Sep Vanmarcke (Frapac Cannondale) izan da ihesaldia sortzen lagundu duena. Ez dute arazorik izan, eta atzeko taldeak (Valverde, Van Avermaet, Stybar eta Tepstra) ezin izan ditu harrapatu.

SAILKAPENA

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea