Txirrindularitza
Gaur
Mikel Landa Movistarreko buru, E3 Harelbeke klasikoan
Agentziak | Erredakzioa
Faboritoen zerrendan daude Van Avermaet errepideko txapeldun olinpikoa eta 2017ko irabazlea, Peter Sagan munduko txapelketa hiru aldiz irabazi duen eslovakiarra eta Philippe Gilbert belgikarra.
-
Mikel Landa, aurtengo Tirrenon irabazitako etapa ospatzen. Argazkia: Efe.
Mikel Landak denboraldiko prestaketa lanekin jarraituko du E3 Harelbeke klasiko belgikarran parte hartuz. Lasterketa ostiralean jokatuko dute Flandrian eta 206 kilometroko ibilbidea du, horietariko batzuk galtzada-harrizkoak.
Landak Greg Van Avermaet iazko irabazlea eta Peter Sagan faborito nagusiekin meurtuko ditu indarrak. Ondoan Andrey Amador, Jasha Suterlin, Nelson Oliveira, Carlos Barbero, Jorge Arcas eta Hector Carretero.
Faboritoen zerrendan daude Van Avermaet errepideko txapeldun olinpikoa eta 2017ko irabazlea, Peter Sagan munduko txapelketa hiru aldiz irabazi duen eslovakiarra eta Philippe Gilbert belgikarra.
Horiekin batera izango dira Tiesj Benoot (Lotto Soudal) Strade Biancheko irabazlea, Arnaud Demare (Francaise) frantziarra, Michael Matthews (Sunweb) australiarra, John Degenkolb (Trek)alemaniarra eta Alexander Kristoff (UAE Emirates) norvegiarra.
Harelbeke ez da lasterketa erraza; 15 igoera txiki ditu, eta galtzada-harrizko bederatzi tarte. Ondorioz, klasikoetan ondoen aritzen diren txirrindulariek bakarrik lortzen dute garaipena.
Azken urteetako irabazleak
2017: Greg Van Avermaet (BEL)
2016: Michal Kwiatkowski (POL)
2015: Geraint Thomas (GBR)
2014: Peter Sagan (SVK)
2013: Fabian Cancellara (SUI)
2012: Tom Boonen (BEL).