Txirrindularitza
Kataluniako Volta
Valverdek irabazi du Vallseko esprintean eta lider jarri da
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
10 segundoko denbora-saria lortu du, eta horrek joan zen urteko garaipena errepikatzeko hautagaien artean sartu da.
Alejandro Valverde (Movistar Team) nagusitu da Kataluniako Voltako bigarren etapan. Mataro (Bartzelona) eta Valls (Tarragona) batu dituen 175,6 kilometroko ibilbidea bete ostean bera izan da azkarrena helmugan eta lider jarri da.
Pirinioetan jokatuko diren hurrengo hiru etapen aurretik, murtziarra Daril Impey (Mitchelton Scott) eta Jay McCarthy (Bora-Hansgrohe) baino gehiago izan da azken esprintean eta hamar segundoko denbora-saria poltsikoratu du.
Gainera, Valverdek zein bere taldekide Nairo Quintanak bi eta segundo bateko denbora-saria eskuratu dute egunean zehar egon diren tarte esprinetako azkenengoan.
Etapan zehar hainbat ihesaldi saiakera egon dira. Horien artean hirukote bat nabarmendu da denbora luzez: Antonio Molina (Caja Rural-RGA), Mikel Bizkarra (Euskadi-Murias) eta Igor Merino (Burgos-BH). Ondoren, Andrey Grivko (Astana) batu zaie 60 helmugarako kilometroren faltan, baina handik gutxira (44 kilometroren faltan) harrapatu ditu denak tropelak. Gerora, beste zenbait ahalegin egon dira, baina eraginkortasunik gabe. Horien artean egon dira, besteak beste, Cyril Barthe (Euskadi-Murias) edota Jeremy Maison (Fortuneo).
BIGARREN ETAPAKO SAILKAPENAK