Itxi

Txirrindularitza

Larunbatean

Kwiatkowskik iazko garaipena errepikatu nahi du Milan-San Remo lasterketan

Agentziak | Erredakzioa

Azken 50 kilometroak dira ibilbideko zatirik gogorrena.

  • Michal Kwiatkowski. Argazkia: Efe.

    Michal Kwiatkowski. Argazkia: Efe.

Michal Kwiatkowski (Sky) Tirreno-Adriatico lasterketako aurtengo irabazleak iaz Milan-San Remon lortutako garaipena errepikatu nahi du aurten. Poloniarra da faborito nagusia. Alejandro Valverde, Mikel Landa eta Fernando Gaviria, besteak beste, ez dira irteeran izango.

Aurreikuspenen arabera, Kwiatkowskiren aurkari nagusiak Peter Sagan (Bora) egun bakarreko lasterketetan oso trebea den txirrindularia eta Julian Alaphilippe (Quick Step) iazko hirugarren sailkatua izango dira.

Podiumeko leku gorenera bigarrenez jarraian igotzea balentria litzake, azken 18 urteetan Erik Zabelek bakarrik lortu baitu hori egitea (2000. eta 2001. urteetan irabazi zuen).

Gainerako parte-hartzaileen artean, Vincenzo Nibali italiarra (Bahrain), Tom Dumoulin herbeheretarra (Sunweb), Greg Van Avermaet belgikarra (BMC) eta Damiano Caruso italiarra (BMC) daude. Azken horrek bigarren bukatu du aurten Tirreno-Adriatico lasterketa.

Ibilbidea

Milan-San Remo UCIren egutegiko lasterketarik luzeena da, 291 kilometroko ibilbidea du, eta lehen 100 kilometroak lauak dira, gehienbat.

Proba azken 50 kilometroetan erabakiko da, zatirik gogorrenean, txirrindulariek "Capi" deritzatenak gainditu behar dituztelako.