Itxi

Txirrindularitza

Ustezko dopina

Contador auzia: Irungo harategian, clembuterol aztarnarik ez

Erredakzioa

AMAk egindako analisiek negatibo eman dute eta horren berri jakinarazi dio Espainiako Txirrindularitza Federazioari.

AMAk (Dopinaren Aurkako Nazioarteko Agentzia) ez du clembuterol aztarnarik aurkitu Irungo haragitegian ezta Contadorrek jandako azpisuna zetorren hiltegian ere, El Paisek gaur argitaratu duenaren arabera.

Txirrindulari espainiarrak behin behineko zigorra jaso zuen abuztuaren 24an Tourrean positiboa eman zuelakoan. Haren espedientea Espainiako Federaziora heldu da eta bera pozik agertu da. UCIk zigor ekonomikoa ezarriko dio Federazioari hilabete bateko epean erabakitzen ez badu.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Lurralde Plangintza sailburuordertzak ohar bat argitaratu zuen duela gutxi Alberto Contador txirrindulariak esandakoaren harira (positiboa Irunen erositako haragi zati bat jateagatik eman zuela adierazi zuen). Kutsatu bazen "ez zela Euskadiko haragiarekin izan" zioen oharrak.