Txirrindularitza
Otsailak 14-18
Mikel Landak talde indartsua izango du Andaluzian
Agentziak | eitb.eus
Imanol Erviti nafarra, Andrey Amador, Jorge Arcas, Carlos Barbero, Hector Carretero eta Marc Soler dira Movistar Team taldeak aurkeztuko dituen txirrindulariak.
Otsailaren 14tik 18ra jokatuko da Andaluziako Itzulia 2018. 64. edizioa Mikel Landaren estreinaldia izango da Movistar Teameko elastikoarekin eta lasterketa horretarako talde indartsua aurkeztuko dute.
Imanol Erviti nafarra, Andrey Amador, Jorge Arcas, Carlos Barbero, Hector Carretero eta Marc Soler dira Movistar Team taldeak aurkeztuko dituen txirrindulariak.
Andaluziako Itzuliko ibilbidean bi etapek maldan gora dute amaiera, ostegunean Las Allanadasen, eta larunbatean Alcala de los Gazuleseko gainan.
Bestalde Movistar taldea Algarven izango da ere eta bertan honako taldea aurkeztuko du: Nuno Bico eta Nelson Oliveira portugaldarrak, Eduardo Sepulveda, Jaime Roson, Rafa Valls eta Jaime Castril.