Txirrindularitza
Colombia Oro y Paz
Alaphilippe frantziarra Henaoren eta Quintanaren aurretik sartu eta lider jarri da
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Sailkapenen orokorrean frantziarrak bere taldekidea den Fernando Gaviriaren lekukoa hartu du lehenengo postuan. Henao bigarren da, 4 segundora eta Quintana hirugarren, 6ra.
-
Julian Alaphilippe garaipena ospatzen. Argazkia: EFE
Julian Alaphillipek (Quick Step) irabazi du ostiral honetan Colombia Oro y Paz lasterketako laugarren etapa. Txirrindulari frantziarra Sergio Luis Henao (Sky) eta Nairo Quintana (Movistar) baino azkarragoa izan da estu joan den azken txanpan. Garaipenaz gain, Alaphilippek lidergoa eskuratu eta elastiko arrosa jantzi du.
Igotzaile frantziarrak 3 ordu 17 minutu eta 36 segundo behar izan ditu 149,5 kilometroko ibilbidea betetzeko. Haren atzetik eta denbora berean sartu dira Henao eta Quintana.
Sailkapenen orokorrean frantziarrak bere taldekidea den Fernando Gaviriaren lekukoa hartu du lehenengo postuan. Henao bigarren da, 4 segundora eta Quintana hirugarren, 6ra.
Egan Bernal Skyren fitxaketa berria laugarren dago sailkapenean, 10 segundora, Rigoberto Uraren denbora berean.
Horrenbestez, Quick Step taldeak bere ahalmena berretsi du; izan ere, jokatutako lau etaparen ostean laurak poltsikoratu baititu.