Txirrindularitza
Colombia Oro y Paz
Gaviriak hirugarren garaipena erdietsi du errenkadan
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Quick Step taldeko txirrindulari kolonbiarra izan da beste behin azkarrena helmugako esprintean, eta tinko eutsi dio lehen postuari mendiko etapak hasi aurretik.
-
Gaviriak hirugarrena erdietsi du jarraian. Argazkia: EFE
Fernado Gaviria (Quick Step) txirrindulari kolonbiarrak Colombia Oro y Paz lasterketan jarraian irabazten duen hirugarren etapa erdietsi du ostegun honetan, Palmira eta Buga udalerrien artean 163,2 kilometro bete ostean.
Gaviriaren atzetik sartu dira, hurrenez hurren, Matteo Malucelli (Androni) italiarra eta Juan Sebastian Molano (Manzana Postobon) herrikidea.
Horrenbestez, Gaviriak itzuliko buru izaten jarraitzen du, eta haren atzetik daude Molano (17 segundora) eta Malucelli (23ra).
Colombia Oro y Paz itzuliko laugarren etapa ostiralean jokatuko da, eta orduan iritsiko da eskalatzaileen txanda.