Itxi

Txirrindularitza

Colombia Oro y Paz

Gaviriarentzat izan da bigarren etapa ere, eta lider jarraitzen du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Garaipenerako faboritoak direnak, hau da, Nairo Quintana (Movistar), Rigoberto Uran (EF Drapac), Sergio Luis Henao (Sky) eta Julian Alaphilippe (Quick Step) hasierako tropelean sartu dira.

  • Fernando Gaviria bere bigarren garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

    Fernando Gaviria bere bigarren garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Fernado Gaviriak (Quick Step) irabazi du berriro ere Colombia Oro y Paz lasterketako bigarren etapa; horrenbestez, lidergoari eutsi dio bigarren egunez. Txirrindulariek 183,4 kilometro bete dituzte gaurkoan, Palmira hirian irteera eta helmuga izan dituen etapan.

Esprinterrak 3 ordu 49 minutu eta 30 segundo igaro ostean heldu da helmugara, eta haren atzetik Juan Sebastian Molano (Manzana Postobon) bigarren izan da (atzo gertatu legez) eta hirugarren tokian, berriz, Matteo Malucelli (Androni Giocattoli).

Jardunaldian zehar ez da berritasunik, azken garaipena lortzeko faboritoak direnak, hau da, Nairo Quintana (Movistar), Rigoberto Uran (EF Drapac), Sergio Luis Henao (Sky) eta Julian Alaphilippe (Quick Step) hasierako tropelean sartu baitira.

Bihar jokatuko duten 163,2 kilometroko hirugarren etaparekin esprinterrentzako aukerak bukatuko dira, eta laugarren jardunaldiarekin batera igotzaileentzako txanda iritsiko da.