Itxi

Txirrindularitza

Valentziako Volta, 5. etapa

Roedlants belgikarrak irabazi du azken etapa; Valverdek, sailkapen nagusia

Agentziak | Erredakzioa

Murtziako txirrindulariak bi etapa irabazi ditu aurtengo edizioan. Iaz Nairo Quintana Movistarreko taldekidea gailendu zen.

  • Alejandro Valverde, podiumean. Argazkia: Efe.

    Alejandro Valverde, podiumean. Argazkia: Efe.

Jurgen Roedlants BMCko txirrindularia gailendu da, esprintean, Valentziako Voltako bosgarren eta azken etapan. 135,2 kilometroko ibilbidea egin dute Paterna eta Valentzia artean. Irabazlearen denbora: 2 ordu, 58 minutu eta 26 segundo.

Helmugara talde nagusia batera iritsi denez denez, sailkapen nagusian ez da aldaketa nabarmenik izan. Alejandro Valverdek amaitu du lehen postuan eta hirugarrenez irabazi du Valentziako Volta, 2004an eta 2007an gailendu ostean.

Aurtengo edizioan, Valverdek bi etapa irabazi ditu. Iaz Nairo Quintana Valverderen taldekideak lortu zuen sailkapen nagusia irabaztea.