Txirrindularitza
Tour Down Under, 2. etapa
Caleb Ewan, bigarren etapako garailea eta lider berria
Agentziak | eitb.eus
Gorka Izagirre (Bahrain Merida) tropel buruan sartu da, lehenengo hamarren artean hain zuzen ere.
Caleb Ewan (Mitchelton-Scott) izanda azkarrena Tour Down Underreko bigarren etapako esprintean eta lasterketako lider berria da.
Daryl Impey bere taldekidea, Jay Marcarthy (Bora-Hansgrobe) eta Peter Sagan (Bora) izan dira bigarren, hirugarren eta laugarren, hurrenez hurren.
Jaime Castrillo (Movistar Team) izan da eguneko protagonista tropelarekiko hiru minutuko abantaila lortuz, baina helmugarako 20 kilometroren faltan ihesaldia bertan behera bota eta esprintean erabaki da garaipena. Gorka Izagirre (Bahrain Merida) tropel buruan sartu da, lehenengo hamarren artean hain zuzen ere.
Ostegunean hirugarren etapa jokatuko da Gleng eta Victor Harbor herrien artean; 146,5 kilometro egin beharko dituzte txirrindulariek.
610x342.jpg" />