Txirrindularitza
Twitterren mezua
Contadorri eta bere auziari buruzko albisterik gabe
Erredakzioa
UCIk ez du 'Contador auzia'ren inguruan erabaki'. Bitartean, txirrindulari espainiarrak bere zaleei esker ona azaldu die Twitter sare sozialean idatzitako mezu baten bitartez.
Bitartean, txirrindulari espainiarrak bere zaleak izan ditu gogoan. "Eskerrik asko guztioi zuen babesagatik, gogoak eta indarrak zeuek ematen dizkidazue. Ikaragarriak zarete", idatzi du Contadorrek bere Twitter kontuan.
Txirrindulari madrildarrak ezin du lehiatu bere ustezko dopin-kasua argitu arte. Contadorrek clembuterolarekin ustez positibo eman zuen Tourreko Tourmaleteko etaparen bezperan egindako kontrol batean.
Contadorrek elikagai-kutsadura bati leporatu zion positiboa eta auzia UCI batzordea ari da aztertzen, AMArekin (Munduko Dopinaren Aurkako Agentzia) batera.