Itxi

Txirrindularitza

Motorrak ezkutuan

Dopin mekanikoa ikertzen ari da Frantziako Justizia

Agentziak | Erredakzioa

'Le Canard Enchaîné' aldizkariaren arabera, instrukzioko bi epaile izendatu dituzte bizikletetan motorrak ezkutatzen dituzten argitzeko.

Frantziako bi epailek ikerketa abiatu dute tropeleko txirrindulariek bizikletetan motor ezkuturik erabiltzen duten argitzeko, Le Canard Enchaîné ikerketa astekari satirikoak argitaratu duenaren arabera.

Finantza Fiskaltzak gaiaren inguruko aurretiazko ikerketa ireki zuen urtarrilean. Claire Thepaut eta Serge Tournaire instrukzioko epaileak izendatu dituzte ikerketarako, tropeleko talde handien, enpresa pribatuen eta txirrindularitzaren goi instantzien arteko loturak argitzeko.

Aldizkari horren arabera, "nazioarteko goi mailan sinatutako ustelkeria itun batek mesede egin die txirrindulari handiei", motor elektrikoen gaineko teknologia berrienak dituzten bizikletak erabili omen dituztelako.

Nazioarteko Txirrindularitza Federazioaren kontrolek mekanismo horiek antzematen ez dituzten susmoa dauka Frantziako Justiziak. UCIren arabera, 50.000 kontroletik gora egin ditu azken bi denboraldietan; 2017ko Frantziako Tourrean, 4.000.