Txirrindularitza
Bigarren taldekoa
Moreira, Caja Rural Seguros RGAren azken fitxaketa
Agentziak | eitb.eus
Bigarren taldean bi urte eman ditu Uruguaiko txirrindulariak.
-
Moreria. Argazkia: Caja Rural
Mauricio Moreira 22 urteko txirrindularia Caja Rural Seguros RGA taldean arituko da 2018. denboraldian.
Bigarren taldean bi denboraldi eman eta gero, lehen taldean arituko da datorren denboraldian.
Caja Rural Seguros RGAk iragarri duenez, "arlo guztietan ondo moldatzen den gizona da, ia bi metroko altuera du, eta 2017an hiru garaipen ditu: Zamorako Itzuliko sailkapen nagusia eta taldekako erlojupekoa, eta Segoviako Itzuliko 3. etapa. 2016an, beste lau garaipen erdietsi zituen.