Itxi

Txirrindularitza

Klasikoa

Vincenzo Nibalik bigarrenez irabazi du Il Lombardía

Erredakzioa

Txirrindulari italiarrak garaipena lortu du Julian Alaphilippe (bigarren) eta Gianni Moscon (hirugarren) gaindituta.

  • Vincenzo Nibali. Argazkia: EFE

    Vincenzo Nibali. Argazkia: EFE

Vincenzo Nibali (Bahrain Merida) italiarrak irabazi du Il Lombardia Klasikoa, World Tourreko egutegiko azkena. Bergamon hasi eta Comon amaitu da, 247 kilometroko ibilbidea izan duen klasikoa.

Helmugarako 17 kilometrora jo du erasoa italiarrak, azken metroetan Julian Alaphilippe (Quick-Step) eta Gianni Moscon (Team Sky) gaindituta. Messinan jaiotako 32 urteko txirrindulariak Milan-Turin laskerketari uko egin zion Il Lombardian parte hartzeko eta nagusitasunez lortu du garaipena.

ame>