Txirrindularitza
Positiboa konfirmatu ostean
Samuel Sanchezen kontratua bertan behera utzi du BMC taldeak
Agentziak | Erredakzioa
Aurretik, txirrindulariaren eta taldearen arteko harremana behin-behinean etenda zegoen, GHRP-2 hormona antzeman ziotenetik.
-
Samuel Sanchez. Argazkia: EiTB.
BMC Racing taldeak Samuel Sanchez txirrindulariaren kontratua bertan behera uztea erabaki du abuztuan egindako analisiaren B laginak A laginaren emaitza konfirmatu ostean. Kontratu etetearen erabakia taldeak berak aditzera eman du komunikatu baten bidez.
BMC-k esan duenez, erabakia "doping kontutan duten tolerantzia ezaren ondorioa da".
Aurretik, txirrindulariaren eta taldearen arteko harremana behin-behinean etenda zegoen, GHRP-2 hormona antzeman ziotenetik.
Orain, eta behin positiboa konfirmatuta, taldeak Pekin 2008ko txapeldun olinpikoarekin duen harremana etetea erabaki du.
Legez kanpoko GHRP-2 hormona lehen aldiz antzeman ziotenean, Sanchezek esan zuen emaitza "erabateko ezustekoa" izan zela.
koa" izan zela.