Txirrindularitza
Munduko txapelketa
Dumoulin, erlojupeko munduko txapelduna Bergenen
ERREDAKZIOA
Herbeheretarraren ostean, Roglic (bigarren) eta Froomek (hirugarren) egin dituzte denborarik onenak. Castroviejo eta Izagirre hamalaugarren eta hogeita zazpigarren izan dira.
-
Tom Dumoulin, munduko erlojupeko txapelduna. Argazkia: EFE
Tom Dumoulin txirrindulari herbeheretarrak irabazi du Bergenen (Norvegia) egiten ari diren Txirrindularitzako Munduko Txapelketako erlojupeko proba, 31 kilometro izan dituen ibilbide batean.
Dumoulinek aurreikuspenak bete ditu, eta nahiz eta faborito nagusiak lehian ari zirenean euria hasi duen, nagusitasun osoz gailendu da 44 minutu eta 41 segundoko denbora eginda.
Haren atzetik sailkatu dira Primoz Roglic esloveniarra (bigarren) eta Chris Froome britainiarra (hirugarren). Bati zein besteari alde nabarmena atera die: 57 segundo eta 1:21, hurrenez hurren.
Euskal ordezkaritzari dagokionez, Jonathan Castroviejo bizkaitarra izan da onena. Joan zen urtean, Dohan, brontzezko domina eskuratu bazuen ere, gaurkoan lehengo postuetatik oso aldenduta heldu da helmugara. Getxoko txirrindulariak hamalaugarren bukatu du, irabazlearengandik 2:01era.
Bere aldetik, Gorka Izagirrek hogeita zazpigarren lekuan sailkatu da.