Itxi

Txirrindularitza

UCI-ren erabakia

Zortzi txirrindulari besterik ez talde bakoitzeko, itzuli handietan, 2018an

ERREDAKZIOA

Horrez gain, UCIren egutegiko errepideko lasterketetan, talde bakoitzak zazpi txirrindulari besterik ezingo ditu aurkeztu.

Frantziako Tourra lehiatzera joango diren taldeek zortzi ziklista bakarrik eraman ahalko dituzte datorren urtean, Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) erabakita, txirrindularitzaren arauak modernizatze aldera.

Frantziako itzuli handiaren aurretik, Italiako Giroan eta Espainiako Itzulian ere, txirrindularien kopurua bederatzitik zortzira pasatuko dela iragarri dute, txirrindularien eta ikusleen segurtasuna hobetzeko asmoz. Aldaketa horrekin, tropelaren txirrindulari kopurua 198tik 176ra jaitsiko da.

Horrez gain, UCIren egutegiko errepideko lasterketetan, talde bakoitzak zazpi txirrindulari besterik ezingo ditu aurkeztu.

Azkenik, datorren urteko mundiala Pruszkow hirian (Polonia) egingo dela erabaki du UCIk gaur, Bergenen, Txirrindularitzako Munduko Txapelketak direla-eta bertan egindako batzarrean.