Itxi

Txirrindularitza

Munduko Txapelketak

Castroviejo, Erviti eta Gorka Izagirre, Bergeneko behin behineko zerrendan

eitb.eus

Espainiako hautatzaile Javier Minguezek Bergeneko Munduko Txapelketan egoteko behin behineko zerrendan sartu ditu euskal txirrindulariak. Irailaren 16tik 24ra izango dira.

  • Castroviejo, erlojupekoan faboritoa / Artxiboko irudia: EFE.

    Castroviejo, erlojupekoan faboritoa / Artxiboko irudia: EFE.

Jonathan Castroviejo, Imanol Erviti eta Gorka Izagirre Munduko Txirrindularitza Txapelketetan parte hartzeko Espainiako selekzioaren behin behineko zerrendan daude. Bergen (Norvegia) izango dira, irailaren 16tik 24ra.

Castroviejo eta Izagirre erlojupekoan eta lineako proban parte hartzeko deituta daude. Erviti lineako probaren behin behineko zerrendan dago.

Getxoko txirrindularia erlojupekoan postu on bat egiteko faboritoen artean dago, baina aurkari gogorrak izango ditu aurrean, eta profila, gainera, ez da aproposena berarentzat. Movistarreko txirrindulariak brontzezko domina irabazi zuen Dohan, iaz, eta laugarrena izan zen 2016ko Rioko Olinpiar Jokoetan.

Espainiako behin behineko zerrenda

Movistar Team: Carlos Barbero, Jonathan Castroviejo, Imanol Erviti, Jesus Herrada, Gorka Izagirre, Dani Moreno, Jose Joaquín Rojas eta Marc Soler

Caja Rural-Seguros RGA: Lluis Mas, Diego Rubio eta Hector Sáez

Astana: Luis Leon Sanchez

Quick Step: David de la Cruz

LottoNL-Jumbo: Juanjo Lobato

Cofidis: Luis Angel Mate