Txirrindularitza
Poloniako Itzulia
Jack Haigek irabazi du seigarren etapa; Dylan Teuns, lider berria
Erredakzioa
Australiarrak irabazi du Poloniako Itzuliaren azken-aurreko etapa eta Teunsek lidergoa kendu dio Peter Sagani.
-
Jack Haig, etapa garaipena ospatzen. Argazkia: EFE
Jack Haig (Orica-Scott) australiarrak irabazi du Poloniako Itzuliaren seigarren eta azken-aurreko etapa. Sailkapen nagusiko lidertzan aldaketa egon da Dylan Teusnsek (BMC) lidergoa kendu baitio Peter Sagani (Bora-Hansgrohe).
Seigarren etapa Poloniako Itzuliaren etapa nagusia izan da. Gaur arte liderra izan den Peter Sagan atzean geratu da helmugarako 29 kilometroren faltan, eta ezin izan du aurrekoekin bat egin. Haigek 18 kilometroren faltan jo du erasoa, eta garaipena eskuratu du.
Etapa honen ostean, Dylan Teuns da sailkapen nagusiko liderra, eta sei segundo ateratzen dizkio bigarren postuan dagoen Rafal Majkari (Bora-Hansgrohe). Wilco Kelderman (Sunweb) dago hirugarren postuan, liderrarengandik 10 segundora.