Itxi

Txirrindularitza

Poloniako Itzulia

Van Poppelentzat bosgarren etapa eta Saganek lidergoa sendotu du

Erredakzioa

Sky taldeko txirrindulariak lortu du garaipena esprintean Mezgec menderatuta. Peter Sagan liderra hirugarren izan da, eta abantaila handitu du sailkapen nagusian.

  • Van Poppel. Argazkia: EFE

    Van Poppel, etapa garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Danny Van Poppel (Team Sky) izan da Poloniako Itzuliaren bosgarren etapako irabazlea. Peter Saganek (Bora-Hansgrohe) lidergoa sendotu du etapan hirugarren postua eskuratuta.

Tejay Van Garderen (BMC Racing) ihes egiten saiatu da azken kilometroetan, baina Sky tropeletik tiraka jarri da, eta behera bota du saiakera. Ondorioz, etapa esprintean erabaki da, eta Van Poppel izan da nagusi.

Peter Sagan da sailkapen nagusiko liderra eta 14 segundoko abantaila du bigarren postuan den Dylan Teunsekiko (BMC). Rafal Majka (Bora-Hansgrohe) da hirugarren, liderrarekiko 20 segundora.


  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Txirrindularitza