Txirrindularitza
Burgosko Itzulia
Matteo Trentinek irabazi du bigarren etapa
Erredakzioa
Quick Step-Floors taldeko txirrindularia izan da onena esprintean eta garaipena lortu du. Mikel Landak lidergoari eutsi dio, eta bi segundoko abantaila du Chernetskirekiko.
Matteo Trentin (Quick Step-Floors) txirrindulariak irabazi du Burgosko Itzuliaren bigarren etapa Beloradoko helmugako esprintean nagusituta. Hiru ordu, 38 minutu eta 54 segundo behar izan ditu ibilbidea betetzeko.
Esprintean nagusitu da Trentin, Adam Blythe (Aqua Blue Sport) eta Tim Ariesen (Roompot-Nederlandse Loterij) gaindituta. Mikel Landak (Sky) jarraitzen du sailkapen nagusiko lidergoan eta bi segundoko abantaila du bigarren postuan den Sergei Chernetskirekiko.