Txirrindularitza
Donostia
Michal Kwiatkowski garaile, Donostiako Klasikoan
Agentziak | Erredakzioa
Mikel Landa bosgarren izan da, Haimar Zubeldiaren agur ofizialean.
Michal Kwiatkowski poloniarra gailendu da Donostiako Klasikoan, bost txirrindulariren arteko esprintean azkarrena izanda. Mikel Landa taldekidea, Bauke Mollema, Tom Dumoulin Italiako Giroko irabazlea eta Tony Gallopin izan ditu aurkari Skyko txirrindulariak azken metroetan.
Bost txirrindulari horiek aurretik joan dira azken kilometroetan, Mikel Landak jotako erasoaren ondorioz. Arabarrak Murgil Tontorrean jo su erasoa, helmugarako 9 kilometrora.
Haimar Zubeldiarentzat egun berezia izan da, bere azken lasterketa izan baita 20 urte profesionaletan eman ostean.