Txirrindularitza
Suitzako Tourra, 7. etapa
Ion Izagirre bigarren izan da Simon Spilak lider berriaren atzetik
Agentziak | Erredakzioa
Domenico Pozzovivo aurreko liderrak bi minutu eta 39 segundo galdu ditu Spilakekin helmugan.
Simon Spilak da Suitzako Tourreko lider berria, zazpigarren etapa irabazi eta gero. Guztira, 160,8 kilometro egin dituzte Zernez eta Solden artean, eta amaiera gogorra izan dute, aldapan gora.
Bigarren, 22 segundora, Ion Izagirre sartu da (Bahrain Mérid), eta hirugarren, berriz, Cannondale taldeko Joseph Dombrowski estatubatuarra, 36 segundora.
Domenico Pozzvivo gaur arteko liderrak bi minutu eta 39 segundo galdu ditu helmugan.
Aurtengo edizioko etapa nagusiak 2.780rainoko igoera izan du bukaeran, elur artean , eta 2,5 kilometroko tunelarekin amaieran. Spilakek 10 kilometroren faltan jo du erasoa.
Spilak lider da orain sailkapen nagusian, eta 52 segundora du Damiano Caruso.
Larunbatean zortzigarren etapa jokatuko dute, 100 kilometrokoa, Schaffhausenen hasi eta bukatuta. Herblingen mendatea zortzi aldiz igoko dute (424 metrora).