Txirrindularitza
Suitzako Itzulia (4. etapa)
Warbassek lortu du etapa garaipena eta Carusso da lider berria
Erredakzioa
Aqua Blue Sport taldeko txirrindulariak irabazi du mendatean amaitu den Suitzako Itzuliko laugarren etapa. Sailkapen nagusian aldaketak egon dira, eta Carussok jantzi du liderraren elastikoa.
Laurence Warbassek (Aqua Blue Sport) irabazi du Suitzako Itzuliaren laugarren etapa, Berna eta Villars-sur-Ollon artekoa (150,2 kilometro) eta mendatean amaitu den lehena edizio honetan. Sailkapen nagusian aldaketak egon dira, eta Damiano Caruso (BMC) da lasterketako lider berria.
Caruso bigarren izan da helmugan irabazlearengandik 40 segundora eta Steven Kruijswijk (LottoJumbo), hirugarren. Mikel Nieve (Sky) euskal txirrindularia bederatzigarren izan da etapa honetan.
Warbasserekin batera Lars Boom (LottoJumbo), Nick Van der Lijckec (Roompot) eta Antoine Duchesne (Team Dinamarca) egon dira eguneko ihesaldian. Tropelarekiko zazpi minututik gorako abantaila izatera iritsi dira, eta une batez Boom izan da behin behineko liderra. Boom, ordea, atzean geratu da azken igoera baino lehen. Ondorioz, Warbasse, Van der Lijckec eta Antoine Duchesne geratu dira lasterketa buruan. Amaierako azken 10 kilometroetan Warbasse bakarrik geratu du lasterketaren buruan eta atzetik seikote bat sortu da Caruso, Kruijswik, Simon Spialk, Domenico Pozzovivo, Mathias Fran eta Marc Soler txirrindulariekin.
Helmugarako 4 kilometro falta izan direnean minutu eta 30 segundoko aldea izan du Warbassek eta ondo eutsi dio erritmoari. Ondorioz, etapa garaipena lortu du. Carusok gurutzatu du helmuga bigarren postuan eta liderraren elastikoa jantzi du.