Itxi

Txirrindularitza

Suitzako Itzulia

Gilbertek irabazi du bigarren etapa eta Kung da lider berria

Erredakzioa

Txirrindulari belgikarra nagusi izan da Chameko helmugako esprintean. Rohan Dennisek erorikoa izan eta liderraren elastikoa galdu du.

14:14

Philippe Gilbert (Quick Step Floors) belgikarrak irabazi du Suitzako Itzuliko bigarren etapa. Chamen hasi eta amaitu da 172,7 kilometroko ibilbidea izan duen etapa eta esprintean nagusitu da Gilbert.

Gilbertek Flandriako Tourra eta Amstel Gold Race irabazi ditu denboraldi honetan. Suitzako Itzuliko bigarren etapan esprintean nagusitu zaie Patrick Bevin (Cannondale) eta Anthony Roux (Francaise) txirrindulariei.

Sailkapen nagusian aldaketak egon dira eta Stefan Kung (BMC) da lider berria. Lehen etapa irabazi zuen Rohan Dennisek (BMC) erorikoa izan, denbora galdu eta lehen postua galdu du.

6207">

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Suitzako Tourra