Itxi

Txirrindularitza

Criterium Dauphine, 7. etapa

Kennaugh britainiarra gailendu da Alpe d’Huezen

Agentziak | Erredakzioa

Richie Porte liderrak erasoa jo du azken igoeran eta aurkari guztien aurretik sartu da helmugan, irabazlearengandik 1:56ra.

2:38

Peter Kennaugh Sky taldeko britainiarra gailendu da Dauphineko zazpigarren etapan. Guztira, 168 kilometro egin dituzte Aosta eta Alpe d’Huez artean. Richie Porte australiarra sendo da sailkapen nagusiko lidergoan, bukaerarako etapa bakarra falta denean.

Kennaugh indartsuena izan da eguneko ihesaldian osatutako ihesaldian, eta bera bakarrik iritsi da Alpe d’Huezeko helmugara, 4 ordu, 43 minutu eta 59 segundoko denbora eginda.

13 segundora sartu da Ben Swift herrikidea eta minutu eta 11ra Jesus Herrada espainiarra.

Richie Porte liderrak erasoa jo du azken igoeran eta irabazlearengandik minutu eta 56 segundora sartu da. Ondoren, Alberto Contador helmugaratu da, 2:03ra, Fabio Aru 2:13ra sartu da, Valverde 2:19ra eta Chris Froome 2:30era.

Sailkapen nagusian, Portek minutu eta 2 segundoko aldea ateratzen dio Froomeri, eta minutu eta 15ekoa Jakob Fulgsangi. Valverde bosgarren da, minutu eta 43 segundora.

Igandean zortzigarren eta azken etapa jokatuko dute, 115 kilometrokoa, Albertville eta Plateau de Solaison artean.