Itxi

Txirrindularitza

Dauphine, 4. etapa

Richie Porte, indartsuena erlojuaren kontra

eitb.eus

Portek 28.07ko denbora egin du erlojupekoan, Tony Martinek (Katusha) hamabi segundo gehiago egin ditu eta eta Valverdek (Movistar) 24.

1:01

Richie Porte (BMC) australiarra izan da azkarrena La Tour-du-Pin eta Bourgoin-Jallie herrien artean jokatu den 23,5 kilometrotako erlojupekoan. Bigarren postua Tony Martin (Katusha) alemaniarrarentzat izan da eta hirugarrena Alejandro Valverderentzat (Movistar).

De Gendtek (Lotto Soudal) lidergoan jarraituko du.