Itxi

Txirrindularitza

1. etapa

Eneco Tourra: McEwenek irabazi du, esprintean

Erredakzioa

Txirindulari autraliarra azkarrena izan da Lucas Haedo (Saxo Bank) eta Alland Davisen (Astana) aurretik, helmuga gorabeheratsu batean.

Robbie McEwenek irabazi du Eneco Tourreko lehen etapa, Rhenen herriko helmuga konplikatuan. Katusha taldeko txirrindulariak Lucas Haedo eta Allan Davis gainditu ditu azkeneko aldapan burututako esprintean.&' || 'nbsp; Eguneko protagonistak, Pavel Brutt (Katusha), Adriano Malori (Lampre) eta Albert Timmer (Skil-Shimano) izan dira, 170 kilometro egin baitituzte ihesaldi batean. Tropelak, 8 kilometro falta zirela hartu ditu hiru txirrindulariak.

Svein Tuftek (Garmin), Tourraren lidergoa izaten jarraitzen du.

Etapako sailkapena:

1. Robbie McEwen (Katusha)
2. Lucas Haedo (Saxo Bank) d.b
3. Allan Davis (Astana) d.b
4. Francesco Chicchi (Liquigas) d.b
5. Jurgen Roelandts (Omega Pharma-Lotto) d.b
6. Lieuwe Westra (Vacansoleil) d.b
7. Yahueni Hutarovich (Française des Jeux) d.b
8. J. Iván Gutiérrez (Caisse d''Epargne) d.b
9. Christian Knees (Milram) d.b
10. Maxime Vantomme (Katusha) d.b

Sailkapen orokorra:

.1. Svein Tuft (CAN/Garmin-Transitions) 00:06:18
.2. Jos Van Emden (HOL/Rabobank) + 5sg
.3. Lars Boom (HOL/Rabobank) + 6sg
.4. Martijn Tjallingii (HOL/Rabobank) d.b
.5. Edvald Boasson Hagen (NOR/Sky) + 7sg
.6. Geraint Thomas (GBR/Sky) d.b
.7. Tony Martin (GER/Columbia-HTC) d.b
.8. Alex Rasmussen (DEN/Saxo Bank) + 9sg
.9. Richie Porte (AUS/Saxo Bank) d.b
10. Jonathan Castroviejo (EUS/Euskaltel) + 10sg.