Txirrindularitza
2. maila
Euskadi-Murias Kontinental Profesional mailako taldea izango da 2018an
Erredakzioa
Euskadi Basque Country-Murias Taldeak baieztatu du datorren urtean txirrindularitza profesionalaren bigarren mailan lehiatuko dela.
-
Euskadi Basque Country-Murias Taldea. Argazkia: @muriasteam
Euskadi Basque Country-Murias Taldeak astelehen honetan baieztatu du 2018.urtean Kontinental Profesional mailako taldea izango dela. Ondorioz, txirrindularitza profesionalaren bigarren mailan lehiatzera pasako da.
Euskadi-Murias 2015. urtean sortu zen, eta Derion (Bizkaia) du egoitza nagusia. 2017. denboraldian Kontinental mailan lehiatzen ari da, nazioarteko hirugarren mailan.
Bizkaiko taldeak astearte honetan eskainiko du prentsaurrekoa albiste honen inguruko xehetasun guztiak jakitera emateko.