Txirrindularitza
Azken etaparen ostean
Richie Portek irabazi du Romandiako Tourra
Agentziak | Erredakzioa
Ion Izagirrek bosgarren egin du sailkapen nagusian. Azken eguneko erlojuaren kontrako etapan Primoz Roglic izan da azkarrena.
Richie Portek (BMC) irabazi du Romandiako Tourra, azken erlojupekoan bigarren denborarik onena egin ostean. 17,8 kilometroko ibilbidea izan du erlojuaren kontrako saioak.
Simon Yates liderrarengandik 19 segundora hasi du etapa Portek, eta Primoz Roglic poloniarrak bakarrik egin du australiarrak baino denbora hobea. 24 minutu eta 8 segundo egin ditu irabazleak, eta Portek berriz, zortzi segundo gehiago behar izan ditu.
Simon Yates larunbateko etapa nagusiko irabazleak Portek baino 41 segundo gehiago behar izan ditu ibilbidea betetzeko.
Ion Izagirrek laugarren denborarik onena egin du, eta Joanathan Castroviejok, zazpigarrena. Izagirrek bosgarren amaitu du sailkapen nagusian.