Txirrindularitza
63. edizioa
Gorka Izagirrek irabazi du Udaberri Klasika
Ihes eginda iritsi da helmugara eta sei segundoko abantaila atera dio bigarren izan den Wilmar Paredesi. Hirugarren urtez jarraian Movistar taldeko txirrindulari batek irabazi du Amorebietan.
Gorka Izagirre (Movistar) izendatu da irabazle Amorebieta-Etxanoko Udaberri Klasikan igande honetan. Euskal txirrindulariak Movistar taldearen astea biribildu du larunbatean Alejandro Valverdek Euskal Herriko Itzulia irabazi ostean.
Izagirre anaietako zaharrenak Montecalvoko azken igoeran jo du erasoa, helmugatik 14 kilometrora. Atzetik, tropeltxo bat saiatu da gipuzkoarra harrapatzen, baina azken lau kilometroetan abantaila handitu egin du Gorka Izagirrek 17 segundora eta atzetik etorri direnek ez dute aukerarik izan. Gorkak bakarrean gurutzatu du helmuga, garaipena lortuz. Wilmar Andres Paredes (Manzana Postobon) izan da bigarren sei segundora eta Rui Vinhas (W52-FC Porto), hirugarren.
"YES">