Itxi

Txirrindularitza

Uci WorldTour

Gilbert, garaile ihes eginda Flandriako Itzulian

Agentziak | Erredakzioa

Quick Step Floors taldeko belgikarra bakarrik helmugaratu da Oudenaardeko helmugan. Bigarrena Greg Van Avermaet (BMC) izan da, 25 segundora.

  • Philippe Gilbert, Flandriako Itzuliaren helmugan / EFE.

    Philippe Gilbert, Flandriako Itzuliaren helmugan / EFE.

Philippe Gilbert (Quick Step Floors) izan da denboraldiko bigarren Monumentuaren irabazlea. Flandrian Barrena lasterketan eta E3 Harelbeke bigarren izan ostean, garaipena eskuratu du Flandriako Itzulian, Belgikako txapelunaren maillota soinean zuela ihes eginda helmugaratuta.

25 segundora, Greg Van Avermaet (BMC) izan da taldetxo bateko azkarrena. Niki Terpstra (Quick Stel Floors) hirugarrena izan da, eta Dylan Van Baarle (Cannondale), laugarrena.

Valoniarrak 55 kilometrora jo du erasoa. Peter Saganen (Bora-Hansgrohe) eta Van Avermaeten arteko borroka izango zela ematen zuen hasieran, baina Gilbertek urrunetik eman du ustekabea, eta atzetik jo duten erasoei eutsi die.

Bikain atera zaio jokaldia Quick Step Floors taldeari, atzeko taldean egoera kontrolatzeko gai izan dira eta. Saganek, hala ere, Van Avermaet eta Oliver Naesen (Ag2r) eraman ditu aurrera eraso baten ostean, baina bera izan da eroriko erabakigarria eragin duena, errepide bazterretik segurtasuna bilatuz lurrera joan eta gero.

Gero, flandiarrak gogoak izan ditu oraindik aurrera egiteko, baina bigarren tokian konformatu behar izan da. Valoniarrak, izan ere, bizikleta eskuan hartzeko denbora izan du helmugan.

FLANDRIAKO ITZULIAREN SAILKAPENA