Itxi

Txirrindularitza

Tirreno-Adriatikoa (6. etapa)

Gaviriak irabazi du etapa Sagan esprintean menderatuta

Erredakzioa

Fernando Gaviria kolonbiarra nagusi izan da esprintean Tirreno-Adriatikoaren seigarren etapan. Nairo Quintanak eskura du lasterketa irabaztea.

Fernando Gaviria (Quick Step) kolonbiarrak irabazi du Tirreno-Adriatikoa lasterketaren seigarren etapa, esprintean Peter Sagan (BORA) menderatuta. Nairo Quintanak (Movistar) lidergoari eutsi dio, eta eskura du lasterketa irabaztea.

Ascoli Piceno eta Civitanova Marche arteko etapak 168 kilometroko ibilbidea izan du. Gastauer (Ag2r), Kochetkov (Katusha), Ballerini (Androni), Bonusi (Androni), Andreetta (Bardiani), Maestri (Bardiani), Marangoni (Nippo) eta Henttala (Novo Nordisk) txirrindulariak izan dira protagonista eguneko ihesaldian, baina tropelak harrapatu ditu helmugarako 8,2 kilometro falta izan direnean. Garaipena esprintean erabaki da, eta Gaviriak iarabzi egin du Peter Sagan menderatuta.

Azken etapa asteazken honetan egingo da, eta 10,1 kilometroko erlojupekoa izango da San Benedetto del Tronto herrian. Nairo Quintana da sailkapen nagusiko liderra, Thibaut Pinot da bigarren 50 segundora eta Rohan Dennis hirugarren, 1'06"ra.