Itxi

Txirrindularitza

Paris-Niza, 6. etapa

Yatesentzat etapa; Alaphilippek mendiko lehen lehia gainditu du

Agentziak | Erredakzioa

Gorka Izagirrek eta Alberto Contadorrek ezin izan diote liderrari denborarik jan.

0:50

Julian Alaphilippe frantziarrak pauso nabarmena eman du Paris-Niza lasterketa irabazteko, mendiko lehen etapan lidergoari eutsi eta gero. Seigarren etapak 193,6 kilometroko ibilbidea izan du eta bost mendate igo behar izan dituzte, azkena bukaeran, bigarren mailakoa.

Garaipena Simon Yates britainiarrak eraman du. Gorka Izagirrek eta Alberto Contadorrek ez dute aukerarik izan liderrak sailkapenean duen aldea murrizteko.

Bietako inor ez da saiatu, madrildarrak ahalegin txiki bat egin du lehen mailako Col de Bourigailleko igoeran, baina Daniel Martin liderraren taldekideak ez dio utzi.

Hortik aurrera ez da mugimendu gehiagorik egon, Yates irabazlearena kenduta.

Eskoziarra indartsu atera da tropeletik eta aldea zabaldu du, txikia, baina nahikoa azken igoeran helmugara arte irauteko.

Alaphilippek ondo gainditu du azterketa, Daniel Martinen laguntzarekin. Sky taldeak egindako lanak, berriz, ez du fruiturik jaso, Henao kolonbiarra berandu atera baita Yatesen bila.