Txirrindularitza
Paris Niza, 5. etapa
Paris Niza lasterketako bosgarren etapa, Greipelentzat
Agentziak | Errredakzioa
Julian Alaphilippek sailkapeneko lehen postuari eutsi dio. Gorka Izagirre hirugarren da, 47 segundora.
André Greipel alemaniarrak esprintean irabazi du Paris Nizako bosgarren etapa. 199,5 kilometroko ibilbidea egin dute Quincie-en-Beaujolais eta Bourg-de-Péage artean. Julian Alaphilippe frantziarrak sailkapen nagusiko lidergoan jarraitzen du, lasterketa erabakiko duten jardunaldien zain.
Azken egunetako esprintetan zenbait ezusteko izan ondoren, Greipelek indartsu irabazi du, denboraldiko bere hirugarren garaipena lortuz, Algarveko Itzulian eta Mallorkan lortutakoen ostean.
Egunak beste protagonista batzuk ere izan ditu: Axel Domont (Ag2R), Pierre-Luc Perichon (Fortuneo), Lilian Calmejane (Direct Energie) eta Remy di Gregorio (Delko-Marseille) frantziarrak, eta Natnael Berhane (Dimension Data) eritrearra. Guztiak eguneko ihesaldian sartu dira, baina tropelak ez die utzi bost minutu baino gehiagoko aldea zabaltzen.
Azkenik, esprinterren taldeek azken kilometroak kontrolatu dituzte, beste eguneko ezusterik ez izateko.