Txirrindularitza
75. edizioa
Contador, Porte eta Gardet faborito nagusi, Paris-Niza lasterketan
Agentziak | Erredakzioa
Zortzi etapa lehiatuko dira, eta horien artean 14,5 kilometroko erlojuaren kontrakoa, helmugan aldapan gora duena, eta "Tourreko" etapa bat, azken aurreko egunean, Col de la Couillolerako igoerarekin.
-
Richie Porte eta Alberto Contador, faborito nagusietariko bi. Argazkia: Efe.
Alberto Contador (Trek), Richie Porte australiarra (BMC) eta Romain Bardet frantziarra (AG2R) DIRA Paris-Niza lasterketaren 75. edizioa irabazteko faborito nagusiak. Lasterketa igandean hasiko da etapa lau batekin, ohiko atarikoaren ordez.
Alejandro Valverde ez da irteeran izango, gaixorik dagoelako; hala ere, parte-hartzaileen artean maila handiko txirrindulariak daude: Alberto Contadorrek hirugarrenez irabazi nahi du lasterketa, aurten bigarren egin du Andaluziako Itzulian, eta Abu Dhabin ere lehiatu da. Iazko edizioan bigarren izan zen, Geraint Thomasek baino lau segundo gehiago eginda.
Podiuma garesti egongo da: Richie Porte (BMC) Tour Down Underreko irabazlea; Romain Bardet frantziarra (AG2R), iazko Tourreko bigarren sailkatua, Ilnur Zakarin errusiarra, Steven Kruijswijk holandarra (Lotto Jumbo) eta Sergio Henao kolonbiako txapelduna (Sky).
Ibilbideari dagokionez, esprinterako aproposak diren hiru etapa daude. Horrelakoetan maisu diren puntako txirrindulariak daude: Kittel (Quick Step), Kristoff (Katusha), Greipel (Lotto), Degenkolb (Trek) eta Bouhanni (Cofidis), besteak beste.
Emoziorik ez da faltako. Aurten ez da atariko etaparik egongo, etapa lau batekin emango zaio hasiera Paris-Nizari. Horrez gain, 14,5 kilometroko erlojuaren kontrakoa, helmuga aldapan gora duena, eta Tourreko etapa bat, azken aurreko egunean, Col de la Couillolerako igoerarekin. Orotara, 23 mendate igoko dituzte ibilbideko 1.230 kilometroetan.
="utf-8">¿¿ Découvrez le parcours officiel de @ParisNice 2017 / Take a look at the official route ¿¿ #ParisNice pic.twitter.com/tgfIl5inLT
— Paris-Nice (@ParisNice) 3 de enero de 2017