Txirrindularitza
Apirilak 9
Paris-Roubaixek zazpi talde gonbidatu ditu
eitb.eus
Cofidis, Direct Energie, Fortuneo, Delko Marseille Provence KTM, Wanty, Sport Vlaanderen-Baloise eta Roompot Nederlandse Loterij taldeek hartuko dute parte lasterketa ospetsuan.
-
Hayman, ganador de la París-Roubaix. EFE
Paris-Roubaix lasterketako antolatzaileek jakitera eman dituzte gonbidatuta dauden zazpi talderen izenak.
Frantziatik Cofidis, Direct Energie, Fortuneo eta Delko Marseille Provence KTM; Belgikatik Wanty eta Sport Vlaanderen-Baloise eta Holandako Roompot Nederlandse Loterij.
UCIko 18 taldeak
AG2R (Frantzia), Astana (Kazakhstan), Bahrain (Bahrein), BMC (AEB), Bora (Alemania), Cannondale (AEB), FDJ (Frantzia), Lotto (Belgika), Movistar (Espainia), Orica (Australia), Quick-Step (Belgika), Dimension Data (Hego Afrika), Katusha (Suitza), Lotto (Holanda), Sky (Britainia Handia), Sunweb (Alemania), Trek (AEB) eta UAE Abu Dhabi (Arabia).