Itxi

Txirrindularitza

Azken etapa

Alejandro Valverdek irabazi du Andaluziako Itzulia

Agentziak | Erredakzioa

Tim Wellens gailendu da azken etapan. Belgikarra eguneko ihesaldian sartu da, Murias taldeko Garikoitz Bravorekin batera.

  • Alejandro Valverde. Argazkia: Efe.

    Alejandro Valverde. Argazkia: Efe.

Alejandro Valverdek irabazi du Andaluziako Itzulia, bere ibilbideko 100. garaipena lortuta. Azken etapan Tim Wellens belgikarra gailendu da, eguneko ihesaldian sartu ostean.

Movistar Team taldeko murtziarrak eutsi egin dio sailkapen nagusian Alberto Contadorrekin zuen segundo bateko aldeari.

Wellens, Minnaard, Garikoitz Bravo (Euskadi Basque Country – Murias Taldea), Paterski, Campenaerts, Van ser Lijke, Clarke eta Novak izan dira eguneko ihesaldiko protagonistak. 22 kilometroren faltan, hiru minutuko aldea izan dute tropel nagusiarekin.

Helmugatik lau kilometrora, minutu luze izan dute iheslariek, Helmugara iristea lortu dute eta euren arteko esprintean Tim Wellens izan da azkarrena. Belgikarrak bere hirugarren garaipena lortu du aurten, eta bere taldearen seigarrena.

 


  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Txirrindularitza