Txirrindularitza
Algarveko Itzulia (4. etapa)
Greipelek esprint estu baten ostean lortu du garaipena
Erredakzioa
Antolatzaileek photo-finisha behar izan dute 4. etapako irabazlea erabakitzeko. Primoz Roglicek lidergoari eutsi dio.
-
Andre Greipel. Argazkia: EFE
Andre Greipel (LottoNL-Jumbo) alemaniarrak irabazi du Algarveko Itzuliaren laugarren etapa, Almodovar eta Tavira (203 kilometro) artekoa. Bere taldekidea den Primoz Roglic (LottoNL-Jumbo) esloveniarrak jarraitzen du lider.
Garailea erabakitzeko photo-finisha erabili behar izan dute antolatzaileek. Esprinta oso estua izan da, eta garaipena Greipelentzat. John Degenkolb (Trek-Segafredo) izan da bigarren eta Dylan Groenewegen (LottoNL-Jumbo), hirugarren.