Txirrindularitza
Andaluziako Itzulia, 3. etapa
Campenaerts nagusi erlojuaren kontra; eta Valverde, berriro lidergoan
Agentziak | Erredakzioa
Alberto Contador aurreko liderra bigarren da orain, Valverderengandik segundo bakar batera.
-
Alejandro Valverde. Argazkia: Efe.
Victor Campenaerts belgikarra (Lotto Soudal) gailendu da Andaluziako Itzuliko hirugarren etapan. Erlojuaren kontrako saioa izan dute txirrindulariek, 12 kilometrokoa.
Irabazleak 14 minutu eta 55 minutuko denbora egin du, Valverdek baino segundo bat gutxiago. Movistarreko txirrindularia sailkapen nagusiko lehen postuan da berriro.
Valverderen atzetik Alberto Contador dago, lehengo liderra, segundo bakar batera.
Larunbatean laugarren etapa jokatuko dute, 179,5 kilometrokoa, La Campaba eta Sevilla artean. Ibilbidea aproposa da ihesaldietarako edota garaipena esprintean jokatzeko.