Txirrindularitza
Algarveko Itzulia, 2. etapa
Etapa eta lidergoa, Daniel Martinentzat
Agentziak | Erredakzioa
Jonathan Castroviejo zazpigarren sartu da 35 segundora.
-
Daniel Martin. Argazkia: Efe.
Daniel Martin Quick Step taldeko irlandarrak irabazi du Algarveko Itzuliko bigarren etapa, eta, horrez gain, lider jarri da sailkapen nagusian.
Etapa Alto da Foia lehen mailako mendatean amaitu da, eta azken kilometroetan lehia bizia izan da Martinen eta Primozz Roglicc esloveniarraren artean.
Azkenean, Daniel Martin lasterketa irabazteko faborito nagusia gailendu da, 200 metroko esprinta egin ostean.
Etapako lehen hamar sailkatuen artean sartu dira Luis Leon Sanchez (Astana) eta Jonathan Castroviejo (Movistar).
Ostiralean 18 kilometroko erlojupekoa jokatuko dute.