Itxi

Txirrindularitza

Challenge Mallorca, 2. eguna

Tim Wellens nagusitu da, euripean

Agentziak | Erredakzioa

126. kilometroan hasitako ihesaldiari amaiera ona eman dio, Louis Vervaeke taldekideari eta Vicente Garcia Mateos espainiarrari gailenduta.

  • Tim Wellenes. Argazkia: Efe.

    Tim Wellenes. Argazkia: Efe.

Tim Wellens belgikarrak irabazi du Serra de Tramuntana Saria, Marlloscako Challenge lasterketako bigarren jardunaldian. Lotto Saudal taldeko txirrindularia bakarrik iritsi da Deiako helmugara.

25 urteko belgikarra eguneko ihesaldian sartu da. Lau ordu, 6 minutu eta 44 segundo behar izan ditu ibilbideko 153,9 kilometroko ibilbidea egiteko. Helmugan Louis Vervaeke eta Vicente Garcia de Mateosi gailendu zaizkie.

Andrei Amador (Movistar), Heat Geohengan (TEam Sky), Emannuel Buchman (Bora-Hansgrohe), Louis Vervaeke (Lotto-Soudal), David Belda (BurgosBH) eta Vicente García (Espainiako selekzioa) izan dira Wellensen iheskideak.

Helmugarako 30 kilometrora jo du irabazleak behin betiko erasoa.


  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Txirrindularitza